XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Monsiñore Etxeandia, euskal misiolariak, hogei eta hamaika urte zeramatzan Afrika aldean misioetan lan egiten.
Hainbeste urte, beltzak katolikotasunera konbertitzen ibili ondoren, apezpiku
Orain, gaixorik, medikuek lanetik erretiratzea gomendatu diote.
- Ezelentzia, ez zaio lan egitea komeni - esan zion medikuak.
- Ni ez naiz lan gabe egotekoa - erantzun zion apezpikuak.
- Baina, zure ezelentzia!. Osasunak hori exijitzen dizu.
Besterik egitea nork bere burua hiltzea
Eta hori bekatua da.
Apezpikuaren amak eskuak jaso zituen.
- Ai, Ama Birjina!. Bekaturik ez, seme, bekaturik ez.
Pentsa eta pentsa, monsiñore Etxeandiak, azkenik, Euskal Herrira joatea erabaki zuen.